Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina
Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina

Talonarioak

Talonarioen inprimaketa lanak egiten ditugu Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroan. Talonarioek funtzio ezberdin asko betetzen dituzte egunerokoan: albaranak, kontrol orriak, lan txostenak, sarrera eta irteera kontrolak, isunak, fakturak, depositoak, segurtasuna...

Jende askok ezagutzen ez dituen arren, talonarioek hainbat akabera eta enkoadernazio modu dituzte: artxiborako zuloak, numeratuak, kopiak zikintzea sahiesten duen portada luzeak...

Gure inprimategian 4 kopiadun arteko talonarioak inprimatu ditzakegu, hau da, 5 orrikoa (original txuria barne). Talonarioak enkolatuta entregatu daitezke (goikaldetik edo albo batetik), jokutan solte enkolatuta edota perforatuta eta grapatuta. Badira joku solteetan kopia kartulinan dutenak ere, gehienbat lan zikinetan erabiltzen direnean erraz ez puskatu ahal izateko, hala nola kotxe tailerretan zein obratan ere.

Normalean talonarioak txuribeltzean inprimatzen badira ere, pantone korporatiboetan ere egiten dira, eta gutxi batzuk kuatrikromian ere (koloretara).

Ohikoena talonarioak 50 jokuz osatzea da, originala eta 2 kopiararte. 3 kopia edo gehiago dituztenean, 25 jokukoak izaten dira.

Beste proiektu interesgarriak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika