Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina
Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina

Abantailak

Bidalketa Doan

Eskaera guztietako bidalketak DOAN dira, ez dago eskaera minimorik. Ordu edo egun gutxitan, zure etxe edo lantokian jasoko dituzu lanak.

Esperientzia

50 urte baina gehiago daramatzagu inprimaketa lanetan, eta badakigu eskuartean daukagun lan bakoitzaren garrantzia. Lanak txukun eta garaiz entregatzen ditugu, hartutako konpromezuak errespetatuz.

Artxiboen Berrikusketa doan

Edozein lan inprimatzen hasi aurretik berrikusten dugu, akatsik edo zalantzarik balego, bezeroarekin harremanetan jarri eta konpontzeko.

 Era guztietako amaiera lanak

Era guztietako amaiera lanak eskeintzen ditugu, gure inprimategian teknologia handiko makinak ditugu eta prozesu gehienak automatizatuta daude.

Ingurumenaren Babesa

Lan guztietan paper birziklatuak erabiltzeko aukera eskeintzen dugu, ingurugiroak guretzat garrantzia handia duelako. Paperaz gain, prozesu osoan zehar bereziki zaintzen dugu natura, erabilgarri ez diren paper eta bestelakoak birziklatuz.

Azkartasuna: Bidalketak 24 ordutatik hasita

Eskeintzen ditugun produktuetako asko, egun batetik bestera egiteko gai gara, aprobetxatu aukera berezi hau!

Arreta Zerbitzu zabala

 Inprimatu aurretik dituzun zalantza guztiak argitzen saiatuko gara, jasotzerakoan sorpresa onak besterik ez izateko.

%100 Euskal Herrian egina

Gure inprimategia Euskal Herrian dago eta bertako produktuak zein zerbitzuak erabiltzen ditugu inguruko ekonomia sustatuz, urrutira ez delako joan behar kalitate handiko produktuak ekoizteko!

 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika