Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina
Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina

Salmenta Arauak

MAKETAZIOA

“Maketazioa egina daukat”: inprimatzeko dokumentua kalitate altuko pdf bat denean aukeratu behar duzu, 300pixeleko erresoluzioa, sangradoak eta mozketa markak dituenean ain zuzen.

“Maketazioan laguntza behar dut”: artxiboa inprimatzeko moduan ez dagoenean aukeratu behar duzu, hau da, koloreak ez daude ongi, dokumentuak sangradoak falta ditu edota mozketa markak falta dituenean. Bidali aurreratuta daukazun dokumentua eta guk bukatuko dugu maketazioa zuzen. Zerbitzu hau lan mota bakoitza lehen aldiz inprimatzean bakarrik ordaintzen da, gainerako berrinpresioetan “Maketazioa egina daukat” aukeratu beharko litzateke.

“Lana eskaneatuta eta logoak dauzkat”: diseinuaren pdf-a kalitate altuan ez duzunean aukeratu behar duzu. Lana bidaltzerako garaian, original eskaneatua eta logo bektorizatuak bidali behar dituzu, eta guk maketatuko dugu. Zerbitzu hau lan mota bakoitza lehen aldiz inprimatzean bakarrik ordaintzen da, gainerako berrinpresioetan “Maketazioa egina daukat” aukeratu beharko litzateke.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika