Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina
Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina

Pribatutasuna

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren –Datu Pertsonalen Babesa xedatzen duten arauei buruzkoa– eta uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera -Informazio Gizartearen Zerbitzuen eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa–, Graficas Juaristi S.L.-k jakinarazten dizu borondatez ematen dituzun datu pertsonal guztiak fitxategi automatizatu batean gordeko direla eta Gráficas Juaristi S.L. dela fitxategi horren arduraduna. Zuk egindako kontsultei erantzuteko erabiliko dira datu horiek. Datu pertsonalak emandakoan, Graficas Juaristi S.L.-ri baimena ematen diozu, ezbairik gabe, zure datu pertsonalak jasotzeko eta hemen adierazitakoaren arabera erabiltzeko.


Graficas Juaristi S.L.-k konpromisoa hartzen du datuak hirugarrenei ez uzteko, saltzeko edo hirugarrenekin partekatzeko, zuk espresuki onartzen ez baduzu. Bestalde, Graficas Juaristi S.L.-k datu pertsonalak ezeztatuko edo zuzenduko ditu, okerrak edo osatugabeak badira edo dagokien helbururako beharrezkoak edo egokiak ez badira, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera –Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa–. Halaber, Graficas Juaristi S.L.-k aintzat hartuko ditu datuetara sartzeko eta horiei aurka egiteko zuk egindako eskaerak, Lege Organikoaren arabera. Besteak beste, hauek dira datu pertsonalak: izena, abizenak, telefonoa eta helbide osoa (bide publiko mota, bide publikoaren izena, solairua, atea, posta-kodea, herria eta probintzia), baita erabiltzailearen helbide elektronikoa ere. Ekainaren 6ko 994/1999 Errege Dekretuaren bidez onartutako Segurtasun Neurriei buruzko Araudiak eskatzen dituen segurtasun-mailak bermatzen ditu Graficas Juaristi S.L.-k.

Alabaina, Graficas Juaristi S.L.-k ez du ardurarik hartzen Graficas Juaristi S.L.-koak ez diren hirugarrenek sistema informatikoetan, dokumentu elektronikoetan edo erabiltzailearen fitxategietan sor ditzaketen aldaketen ondorioz eragindako kalteez.