Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina
Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina

Nortzuk Gara?

Eskarmentu handiko profesionalak gara inprimaketa lanetan. Lan guztiak gustu handiz tratatzen ditugu gure eskuetara iritsi eta bezeroak eskatutako puntura eraman arte.

Punta-puntako teknologiaz baliatzen gara bezeroek egindako eskaerak aurrera eramateko, beti ere kalitaterik altuenean eta preziorik onenean eginez. Sektoreko markarik ezagunen makinak erabiltzen ditugu zure lanak inprimatu eta amaitzeko: Heidelberg, Ryobi, Polar edo Xerox esaterako.

Offset zein Inprimaketa Digitalaren teknikak erabiltzen ditugu, Computer To Play aurreinprimaketa zehatzaz baliatuz.Beste online inprimategiek egiten ez duten bezala, gure instalakuntzak ikustera etor zaitezke, aurrez abisatzea besterik ez duzu behar.

Lan guztiak kalitate handiz inprimatu eta ahalik eta azkarren eramaten saiatzen gara, Azkartasuna, Hurbiltasuna eta Kalitatea dira gure ardatz nagusienak.

Doako Arreta Zerbitzu berezia eskeintzen dugu gure bezero guztientzat, lana inprimatzen hasi aurretik gure instalazioetatik atera arte.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika