Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina
Inprimaketa %100 Euskal Herrian Egina

Galderarik?

Bezeroen Galderarik Ohikoenak argitzen saiatuko gara, halere, hemen argitzen ez bada, jar zaitez gurekin harremanetan telefonoz zein info@inprenta.eus posta elektronikoan.

Nola egin dezaket eskaera bat?

  • Aukeratu eskatu nahi duzun produktua
  • Aztertu eskeinitako aukera ezberdinak (tamaina, papera, koloreak, plastifikatua, bidalketa...)
  • Artxiboa igo (beranduago ere bidali dezakezu)
  • Saskira bidali
  • Ordainketa egin

Zein artxibo formatu erabil dezaket lanak bidaltzeko?

PDF zein JPJ artxiboak onartzen ditugu printzipioz, baina "Maketazioan laguntza behar dut" aukeratu ezkero, edozein motatako artxiboak onartzen ditugu. Dudarik baduzu, deitu edo idatzi info@inprenta.eus posta elektronikora eta argituko dizkizugu.

Zein dira artxiboek bete beharreko baldintzak?

  • 300ppp-ko erresoluzioa izatea da komenigarriena
  • Koloreak CMYK formatuan egon behar du, edo Pantonean kolore zuzenak badira
  • 3mm-ko Sangradoak behar dira artxiboaren alde guztietan
  • 5mm-ko segurtasun tartea utzi behar da izkinetatik gertueneko testuetara
  • Fondo beltzak egiteko, CMYK 20/20/20/100 izatea gomendatzen dugu eta testu beltzak egiteko CMYK 0/0/0/100
  • Sobreinpresioekin (kolore bat bestearen gainetik dagoenean) kontuz ibili, normalean beltza bakarrik joaten da besteen gainetik.

Zein epe behar duzue lanak inprimatzeko?

Normalean lanak 3 edo 4 lanegunetan bukatzen dira, eta aukeratu ezkero 24 ordutan edo 2 lanegunetan ere bukatu daitezke batzuk. Amaiera lanetan prozesu luzeena duten lanak, 5 lanegun ere behar dituzte.

Eskaera eginda, zenbat denbora daukat artxiboa bidaltzeko?

Artxiboa jaso arte ezin dugu berrikusten hasi, beraz eskaera egin eta lehenbaitlehen bidaltzea komeni da. Arazorik ez badago, prozesua martxan jartzen da eta zerbait aldatu behar bada, bezeroarekin jarriko gara harremanetan.

Zenbat diseinu ezberdin bidal ditzazket lan bakoitzerako?

Lan bakoitzarentzat diseinu/modelo bakar bat inprimatu daiteke, lan berdinarentzat diseinu ezberdinak inprimatu nahi izanez gero, jarri gurekin harremetan.

Nola ordaindu dezaket?

Banku transferentziaz zein kreditu txartelaz ordaindu ditzazkezu zure erosketak

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika